Leonardo Alberto Monigatti, Gipuzkoan bizitzen jarri zen enpresari italiarra izan zen Tranbia elektrikoaren Konpainia 1902. urtean eraiki zuena. Baina 1912. urteko Abuztuaren 27-rarte ez zen inaugurazio bidairik egin Donostia eta Tolosa artean. Gerrate zibilaren urteetan, enpresa krisi handi batean murgiltzen da eta trakzio elektrikodun trolebusen aurreneko kontzesioa eskatzen du, galerak eta erregai eskasia konpentsatzeko asmoz. Momentu horretan aldatzen da enpresaren titulartasuna eta jabe berriek Konpainiaren parke mugikorraren modernizazioa gauzatzen dute.
Tranbiak, trolebusak, trolekamioiak eta autobusak izan dira 1968.-etik Konpainiak bere ibilbidearen barruan dauden nukleo eta udalherriak elkar-batzeko erabili izan dituen ibilgailuak. Aipatutako ibilbidea, N-1-etik Donostia eta Tolosa elkartzen dituena da. Gainera Zubieta, Asteasu eta Zizurkil bezelako gertuko herriei ere zerbitzua ematen die.
Gaur egun, ibilgailu-flota uneoro berritzen da autobus guztiz eskuragarriekin, mugikortasun mugatutako pertsonei egokitutako eta komunikazio arazoak dituztenekin petsatutakoekin, eta segurtasun aktibo zein pasiboan azkeneko aurrerakuntzekin. Autobus hauen motore ekologikoek, gas kutsakorren igorpenei buruzko Europar legediaren arau zorrotzak errespetatzen dituzte, edozein autobusek kotxe batek baino gutxiago kutsatzen duelarik. Autobus hauen arlo mekanikoa VOLVO eta MERCEDES marka entzutetsuen eskutik doa eta mantentze lana bertako tailerretan egiten da, azterketa programa eta kalitate kontrol zorrotzekin.
Ahalegin guzti hauek, bidaiarien beharretara egokitzeko enpresak jartzen duen gogoarekin uztartzen dira, tratu pertsonalizatu eta erlazio zuzena sustatuz. Iradokizun, eritzi eta erreklamazio guztiak aztertuak izaten dira, gero beharrezko neurriak hartu ahal izateko, eta konpainiaren telefonotik (943 36 17 41) edo Web gune honen bitartez egin ditzazkezue.